BATeko neska-mutilak, onenekin lehiatzeko prest
Otsaila eta martxoan helduko diren lehiaketak prestatzen jarraitzen dute taldeko kirolariek. Asteburu honetan Anoeta belodromoan partaidetza libreko laugarren jardunaldia jokatu dute.
Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) kirolariek otsaila eta martxoan helduko diren lehiaketak prestatzen jarraitzen dute, eta egoera onean daudela erakutsi dute askok. Asteburu honetan Donostiako (Gipuzkoa) Anoeta belodromoan taldeko kirolari ugari izan dira, partaidetza libreko laugarren jardunaldian hain zuzen ere.
Teresa Errandoneak lortu du asteburuko emaitzarik onena. 60 metro hesietan 8.24 segundoko marka ona ezarri du, eta 60 metro leunetan aldiz, 7.55 segundoko marka.
Nabarmentzekoa da ere Irune Muguruzaren jardunaldia. 60 metro hesietan eta 200 metroetan aritu da irundarra, fin gainera. Hesiz betetako ibilbidea 9.01 segundotan zeharkatu zituen eta 200 metroak aldiz, 25.83 segundoan.
Gizonezkoetan aldiz, Unai Gonzalezen saltoa (pertikako saltoan) izan da asteburuko albisterik onena. 4.45 metroko saltoa gainditu du, bere marka pertsonala ezarrita.
Taldeko gainerako kirolari guztien emaitzak, esteka honetan kontsulta daitezke.