Martxan da Ikas Bidasoaldearen bitartekaritza zerbitzua
Astelehenetik ostiralera bitarte doako kontsultak egin daitezke Plaiaundi BHIn.
Ikas Bidasoaldea bitartekaritza zerbitzua martxan da. Honen helburu nagusia eskualdeko herritarrei bizialdi osoko prestakuntzaren eta ikaskuntzaren gaineko informazioa eta aukerak eskaintzea da. Bada, norberaren araberako formakuntza eskainiko dute aurten, hala nola, orientazioa, enpresen laneratzeko beharrak aztertzeko formakuntza edo ikastaroen berri ematea. Zerbitzua Plaiaundi BHIn aurki daiteke, eta doakoa izango da.
Bidasoa LHII eta Plaiaundi BH dira proiektuan parte hartzen duten eskualdeko zentroak.
Zerbitzua astelehenetan (11:00etatik 18:ooetara) eta astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan (8:00etatik 15:00ak bitarte) erabil daiteke, baina aldez aurretik hitzordua hartu beharko da, 943 899 214 telefono zenbakira deituz, edo helbide honetara idatziz.
Aurten, gainera, gizarte egoera ahulean eta prestakuntz zirkuituetatik urrun dauden pertsonengan arreta berezia jarriko dutela iragarri dute.