Asteburuan, COVID-19agatik 65 kutsatu gehiago Irunen
Irungo 100.000 biztanleko tasa 400dik hurbil da. Hondarribian hamalau kutsatu gehiago atzeman dituzte asteburuan, tasa 300ekoa delarik.
Irunen ostiralean COVID-19agatik 27 positibo gehiago atzeman ziren, 11 larunbatean, eta beste 27 igandean. Hortaz, 65 pertsonatan hazi da erien kopurua. Horrek tasan aldaketa ekarri du, goranzkoa. Hondarribian ere izan dira positiboak: lau ostiralean, bi larunbatean eta zortzi igandean. Horiengatik, bi herrietako tasek gora egin dute.
Jarraian, Irungo eta Hondarribiko tasen egungo egoera:
- Irun: 388,65 (ostegunean 313,91).
- Hondarribia: 300,28 (ostegunean 288,51).
- Gipuzkoa: 376,98 (ostegunean 345,20).
Osasun Sailak datu horiek eta beste asko eman ditu gaur, txosten bidez. Hemen sakatu eta hori jaisteko aukera dago (PDF artxiboa da).