Azken zazpi egunetan 25 isun jarri ditu Udaltzaingoak
Horietako zigor espediente gehienak (17) musukoa ez erabiltzeagatik zabaldu dituzte.
Irungo Udalak astelehenero emandako datuen arabera, azken astean (hilaren 11tik 17ra bitarte) 25 isun espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak hirian, COVID-19arekin lotutako neurriak ez betetzeagatik.
Gehienak (17) zirkulazio askatasuna, ordutegia edo gehienezko talde kopurua ez errespetatzeagatik zabaldu dituztela zehaztu du udalak; beste hiru isun musukoa ez erabiltzeagatik izan dira; lagun bat isundu dute segurtasun distantziarik gabe erretzeagatik; beste bat ostalaritzako edukiera ez betetzeagatik isundu dute; beste isun bat kalean alkohola edategatik eta azkenik, txoko eta elkarteen edukiera ez betetzeagatik bi laguni isunak jarri dizkiete.