[Bideoa] 'Arduraz komunika dezagun' sarean ikus daiteke dagoeneko
Hedabideetako hizkuntza sexista den aztertu du Aitziber Zapirain kazetariak ostegunean aurkeztutako ikus-entzunezkoan zehar.
Komunikabideek erabilitako hizkuntza sexista ote den edo ez aztertu du Aitziber Zapirain kazetariak Arduraz komunika dezagun ikus-entzunezkoan. Bozak elkartearen bitartez garatu du lana Zapirainek, Antxeta Irratiaren barruan, eta iragan ostegunean ezagutarazi zuen Oiasso Erromatar Museoan egindako ekitaldian.
Orain, sarean, denen eskura jarri dute dokumentala.