COVID-19aren tasa nabarmen handitu da Irunen azken egunetan
Irungo 100.000 biztanleko tasa 100 puntu baino gehiagotan hazi da. Hondarribian, berriz, pixka bat behera egin du tasa horrek.
COVID-19aren hirugarren oldarraldia deitu diotena arrastoa uzten ari da Irunen azken egunetan. Igandean, 100.000 biztanleko tasa 210ekoa zen han; atzoko datuekin, 313ra igo da. Hondarribian, aldiz, pixka bat jaitsi da azken egunetan tasa hori, igandeko 317etatik, atzoko 288etara.
Atzo, Irunen koronabirusagatik 27 eri gehiago atzeman zituzten atzo, eta bi Hondarribian.
Jarraian, bi herrietako tasa zehatzak:
- Irun: 313,91 (igandean 210,94).
- Hondarribia: 288,51 (igandean 317,95).
- Gipuzkoa: 345,20.
Osasun Sailak datu horiek eta beste asko eman ditu gaur, txostenean. Hori eskuratzeko sakatu hemen.