Mintzalagunean izena emateko bigarren deialdia, zabalik
Urtarrilean zehar eman ahal izango dute interesdunek izena, bidelari edo bidelagun gisa; bospasei laguneko taldeak osatuko dira.
Hondarribiko Mintzalagunaren bigarren matrikulazio deialdian izena eman dezakete interesdunek hil osoan zehar. Euskara praktikatzen laguntzeko bidelagun gisa parte har daiteke, eta euskaraz trebatzeko, aldiz, bidelari bezala izena eman beharko dute interesdunek.
Hiru modutara eman daitekeela izena gogoratu dute Hondarribiko Mintzalaguneko arduradunek: udalaren Euskara zerbitzuan (Panpinot kalea, 12-14), posta elektronikoz, edo ondoko atari digitalaren bitartez.
Informazio guztia, bertan klik eginda.