Migratzaileentzako berokiak behar ditu Irungo Harrera Sareak
Gizonezkoentzako S, M eta L neurriko neguko berokiak jasoko dituzte Kale Nagusiko lokalean, gaur, ostegunean eta larunbatean.
Irungo Harrera Sareak migranteentzako neguko txamarrak behar ditu, eskaera hori egin berri dute sare sozialetan. Zehazki, gizonezkoentzako txamarrak eskatu dituzte, S, M eta L neurrikoak. Sareak Kale Nagusian duen lokalean jasoko dituzte (Kale Nagusia 14), gaur (hilak 11) eta ostegunean (hilak 14) 17:00etatik 19:00etara eta larunbatean (hilak 16) aldiz, goizez, 10:00etatik 13:00etara.