Asteburuan COVID-19agatik 61 positibo Bidasoan, eta Labiren neurri gehiago
Hondarribian 100.000 biztanleko tasa 300dik gora jarri da asteburuan 18 kutsatu izan eta gero. Irunen, aspaldiko igoerarik nabarmenena izan da.
Aspaldiko astebururik latzena, COVID-19agatik kutsatuen kopuruan, Bidasoan: ostiral eta igande artean, 61 kutsatu atzeman dituzte Irunen eta Hondarribian. Irunen 43 positibo hauteman dituzte (hamahiru ostiralean, zortzi larunbatean eta 22 igandean), eta hemezortzi Hondarribian (ostiralean hamabi, larunbatean bakarra eta igandean sei). Bi herrietako 100.000 biztanleko tasak nabarmen hazi dira azken egunetan.
Bestalde, Labik gaur bilkura egin du, azken aldiko positiboen gorakadaren gaineko gogoeta egin, eta neurri gehiago ezartzeko. Beheko estekan klikatuta horren informazio osoa.
Gauzak horrela, honakoak dira atzoko (igandea) 100.000 biztanleko tasak herriz herri.
- Irun: 210,94 (hilaren 6an 164,43).
- Hondarribia: 317,95 (hilaren 6an 241,40).
Datu horiek eta beste asko gaur eman ditu Osasun Sailak. Gainera, Labiren bileran hainbat neurri berri hartu dituzte. Horiek ikusteko joan sail horren webgunera.