Irungo mobilizazioekin bat egiten jarraituko dute Hondarribiko pentsiodunek
COVID-19aren izurriak hala ahalbidetu arte Irunen izango dira Hondarribiko pentsiodunak astero. Eskaerak «politikoak» direla gogoratu du mugimenduak.
Hondarribiko pentsiodunek Irungo elkarretaratze eta protestekin bat egiten jarraituko dutela jakinarazi dute. Komunikabideetara igorritako oharrean, pandemiak ahalbidetzen duenean berriz ere ekingo dietela elkarretaratze eta manifestazioei Hondarribian argi utzi nahi izan dute.
Zentzu horretan, «axolagabekeriaz» jokatzen ez duten jubilatu guztiei, zein «hilabete bukaerara duintasunez iristen ez direnei» ere «elkartasuna» helarazi die mugimenduak. Halaber, Toledoko Itunaren «argi-ilunak» salatu ditu taldeak.
Azkenik, euren eskakizunak ez direla «teknikoak, politikoak baizik» gogoratu dute. Ondokoak dira pentsiodunen aldarrikapenak:
- Sistema publiko eta solidario baten alde.
- Pentsioen erosteko ahalmena eta legezko bermea mantentzea.
- 1080 euroko gutxieneko pentsioak.
- Iraunkortasun faktorea mantentzea.
- Pentsioen genero arrakalarekin bukatzeko neurriak hartzea.