Gurutze Gorriaren erresidentzian bi positibo berri atzeman dituzte asteburuan
Bi lagun gehiago kutsatu dira COVID-19arekin Irungo erresidentzian. Egun, lau egoiliarrek dute gaitza.
Gurutze Gorriaren erresidentzia maiz desinfektatu dute DYAko boluntarioek. Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur emandako datuen arabera, Irungo Gurutze Gorriaren adinekoen erresidentzian bi COVID-19 positibo gehiago atzeman dituzte asteburu honetan. Bi hauekin, jada lau dira zentroan gaitza duten egoiliarrak.
Era berean, txostenari erreparatuta, oraindik beste egoiliar batek jarraitzen du COVID-19arekin gaixo Irungo Inmaculada erresidentzian.

