[Galeria] Egunik hotzenean ere, babesik beroena
Dozenaka hondarribiarrek erantzun zioten larunbatean Sarek egindako deialdiari. Eguraldiak ez zuen hitzordua oztopatu, eta errepresaliatuekiko elkartasuna lau haizetara zabaldu zuten beste behin ere.
Ehunka herritarrek Euskal Herriko plazak bete zituzten larunbatean, tokian-tokian, euskal presoei zein errefuxiatuei elkartasun besarkadarik beroena adierazteko asmoz. Hondarribian ere, Sarek Zumarditik deitutako manifestazioarekin bat egitea erabaki zuten dozenaka herritarrek. Egun hotzenetan ere, etxeko berotasuna eta babesik hunkigarriena helarazi zieten hondarribiarrek euskal errepresaliatuei.
Zabaldutako aldarrikapenak ahanzturan eror ez daitezen, ondoko argazki sorta bildu zuten parte hartzaileek protestan zehar. Ondokoa da larunbateko irudi galeria: