Euskal preso eta iheslarien itxaropenari, Oarsoaldeko eta Bidasoko kaleak lepo betez erantzun diote herritarrek. Ez pandemiak zaildutako testuinguruak, ezta Filomenaren mehatxuak ere, ez dute saihestu euskal preso eta iheslariei elkartasun besarkadarik beroena helaraztea espetxe bakoitzera eta deserriko azken muturrera.