Aduana eta Larrugin kaleen arteko tartea itxiko dute astelehenean

Alberto Larzabal kalean lanak egiteko garabi bat instalatu behar dutelako itxiko diete sarbidea autoei.

Datorren astelehenean (hilak 11) ibilgailuak ezingo dira Aduana eta Larrugin kaleen arteko tartean sartu. Udaltzaingoak jakinarazi berri duenez, Alberto Larzabal kalean lanak egiteko garabi bat instalatuko dute, eta ondorioz, kalea itxiko dute 08:00etatik 17:00etara bitarte. Handik Belaskoenea auzora sartzen diren ibilgailuak Elizatxo hiribidetik eta Olagizon kaletik desbideratuko dituzte. Aduana eta Larrugin kaleen arteko tartean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.