Gabonetan, COVID-19aren tasetan aldaketa nabarmenik ez Bidasoan
100.000 biztanleko tasak ez dira handitu ez Hondarribian ez Irunen abenduaren 22tik.
HITZAk abenduaren 23an eman zituen, Gabonetako oporraldia hasi aurretik, COVID-19aren gaineko eraginaren datuak (abenduaren 22an jasotako datuak izan ziren). Ordutik atzora arte, Irunen nahiz Hondarribian ez dira 100.000 biztanleko tasak ia-ia aldatu. Orduko hartan (abenduaren 22an) 230,27koa zen Hondarribiko tasa eta 168,62koa Irungoa; atzoko tasak honakoak: 229,63koa Hondarribian, 162,77koa Irunen.
Asteburuko positibo kopuru zehatzari erreparatuz, Hondarribian bost gehiago atzeman ziren ostiralean, lau larunbatean eta hiru atzo. Irunen, berriz, hiru ostiralean, 11 larunbatean eta sei atzo.
Datu horiek eta beste asko gaur eman ditu Osasun Sailak txosten bidez. Hori osotasunean jasotzeko klik egin hemen.