Euskal presoak babesten laguntzeko azken deia egin du sostengu taldeak
Urria bukaeran abiatutako kanpainan berrogeita hamar lagunek izena eman duten arren, azken bultzada eman dio iniziatibari sostengu taldeak.
Euskal presoek bizitako egora ekonomikoa arintzen laguntzeko helburuarekin abiatutako kanpainan parte hartzeko azken deia luzatu du Hondarribiko sostengu taldeak, ohar baten bidez jakinarazi duenez. Urria bukaeran kanpaina aurkeztu zutenetik 50 lagun berriren konpromisoa lortu du mugimenduak, nahiz eta iniziatibari azken bultzada emateko xedez deialdia luzatu die berriz ere hondarribiarrei.
Abiatutako iniziatibaren bitartez, hilero 5 euroko kuota jartzea proposatu zaie herritarrei. Hala, Urko Labeagak jasotako diru-kopuruaz gain, beste hainbat laguntza bermatuko lituzke taldeak era horretan, hala nola: mediku asistentzia, laguntza psikologikoa eta juridikoa, senideei babesa, Mirentxin zerbitzuko ibilgailuen erosketa…