Urteko azken manifestazioa egingo dute pentsiodunek astelehenean
Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak manifestatzera deitu ditu eskualdeko herritarrak. 12:00etan abiatuko dira San Juan plazatik.
Urtea kalean amaituko dute pentsiodunek, pentsio publiko duin batzuen defentsan. Izan ere, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa antolatu du datorren astelehenerako (hilak 28) Irunen. 12:00etan abiatuko dira San Juan plazatik. Kolon pasealekua, Luis Mariano eta Aldapeta kalea zeharkatu ostean, berriro Kolon pasealekutik udaletxe parera itzuliko dira.
Mugimenduak gogoratu duenez, neurri zorrotzak hartu beharko dira. «Gobernuan dagoena dagoela, pentsioak mantendu behar dira».