Udal aldizkariaren urteko azken alea, kalean
20.000 irundar baino gehiagok jasoko dute 93. zenbakia euren etxeetan. PDF formatuan ere eskura daiteke.
Datozen egunotan udal aldizkariaren azken alea jasoko dute herritarrek etxean, 93. zenbakia hain zuzen ere. 20.000 irundar baino gehiagok jasoko dute.
Abenduko aldizkari honetan, COVID-19ak baldintzatutako Gabonetako kanpaina da gai nabarmenetako bat. Olentzero eta Maridomingi eta Erre Magoen etorrerei ere tartetxo bat eman diete.
Udal gobernu berriak ere presentzia izango du aldizkarian, adostutako programaren gaineko xehetasunak jaso baitituzte bertan. Honekin batera, zergei dagozkion azken aldaketak argitaratu dituzte.
Papereko edizioaz gain, PDF formatuan ere eskura daiteke online bidez, esteka honetan.