Gabonak iraun bitartean udaleko zerbitzuek ordutegi aldaketa jasango dute
HAZ bulegoak, 010 zerbitzuak, kiroldegiek, CBAk, Menchu Gal aretoak eta zerga bilketarako bulegoak jasango dute aldaketa.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, udaleko zenbait zerbitzuk ordutegi aldaketa jasango dute Gabonak iraun bitartean. Honakoak dira ordutegi berriak:
- HAZ (aldez aurretik hitzordua eskatuz): hilaren 25 eta urtarrilaren 1ean itxita, 24 eta 31n irekita (8:30etik 14:00etara), hilaren 26an itxita, urtarrilaren 2an itxita eta urtarrilaren 5ean irekita (8:30etik 14:00etara).
- 010: hilaren 31n eta urtarrilaren 1ean itxita, 24 eta 31ean irekita (8:30etik 14:00etara), urtarrilaren 5ean irekita (8:30etik 14:00etara) eta gainerako egunetan ohiko ordutegia mantenduko da.
- Azken Portu eta Artaleku kiroldegiak: urtarrilaren 6an honako ordutegia ezarriko dute: hilaren 24, 31 eta urtarrilaren 6an 9:00etatik 14:00etara, hilaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita.
- CBA Kultur Gunea: Hilaren 24 eta 31n 9:00etatik 13:00etara zabalik, hilaren 25, urtarrilaren 1 eta 6an itxita. Hilaren 26an eta urtarrilaren 2an ikasketa aretoa irekiko dute, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara, eta hilaren 27an eta urtarrilaren 2an ere bai, baina goizez bakarrik.
- Menchu Gal erakusketa aretoa: Hilaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1ean itxita; 23, 29 eta 30ean aldiz, irekita, 18:00etatik 21:00etara.
- Zerga bilketarako bulegoa: Jai egunetan eta hilaren 24 eta 31n itxita. Gainerako egunetan ohiko ordutegia berreskuratuko dute.