Iratxe Sorzabalen kontrako laugarren euroagindua atzera bota du Parisek

Espainiako Auzitegi Nazionalak bidalitako informazioa aztertu dute Parisen, eta ezin izan dute baztertu torturarik jasan zuenik Sorzabalek.

Iratxe Sorzabal Euroagindurik ez Sorzabalen aldeko elkarretaratzea egin zuten hilaren 16an

Parisko Dei Auzitegiak Iratxe Sorzabal euskal preso irundarraren kontra Espainiak egindako entrega eskaera atzera bota berri du. Espainiako Auzitegi Nazionalak bidalitako informazioa aztertu dute Parisen, eta ezin izan dute baztertu torturarik jasan zuenik Sorzabalek.

Auzi honen atzean mendeku politikoa besterik ez dagoela pentsatzen jarraitzen dute Xantiana Cachenaut abokatuak eta euskal presoaren anai Aritz Sorzabalek, haiekin hitz egin zuen HITZAk otsailean.  Abokatuaren arabera torturaren gaineko kasu argiena izan daiteke Sorzabalena. «Erabat frogatua dugu torturatua izan zela. Argudio asko ditugu, objektiboki, akusazioak desmuntatzeko».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.