Agirre lehendakariaren bidaia historikoa taularatuko dute bihar Itsas Etxean

Jose Antonio Agirrek berak idatzitako egunkarian oinarrituta, 'Gernikatik New Yorkera, Berlinetik pasatuz' antzezlana ikusteko aukera izango dute interesdunek.

'Gernikatik New Yorkera, Berlinetik pasatuz' antzezlana bihar, Itsas Etxean. 'Gernikatik New Yorkera, Berlinetik pasatuz' antzezlana bihar, Itsas Etxean.

Fernando Bernuesen gidaritzapean, Gernikatik New Yorkera, Berlinetik pasatuz antzezlana eramango du bihar oholtza gainera Iñaki Rikarte antzezle gasteiztarrak. Jose Antonio Agirre lehendakariaren benetako bizitzan oinarrituta, 1937. urtean erbestera bidean okupatutako Europan zehar egindako bidaia azaleratuko du antzezlanak, hark idatzitako egunkaria ardatz duelarik. Patxo Telleriak moldatutako gidoia Iñaki Salvadorrek diseinatutako soinu bandarekin batera disfrutatzeko aukera paregabea izango dute interesdunek.

Bihar taularatuko dute Agirreren bidaia «epikoa» azaleratzen duen antzezlana, Itsas Etxea auditoriumean, 19:00etan. Ateak 18:30ean irekiko dituzte, eta udalak jakinarazi duenez, tenperatura hartuko zaie bertaratzen diren guztiei. Sarrerak 4 euroan ohiko bideetan lor daitezke, Interneten, Arma Plaza informazio gunean edota leihatilan bertan. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.