Espigoiko komun publikoak eraberritzen ari da udala

Lanak orain dela bizpahiru aste hasi ziren eta hil honen bukaeran amaitzea aurreikusi dute. Obraren aurrekontua 40.000 eurokoa izan da.

Espigoiko komun publikoak berritzen ari da udala. Espigoiko komun publikoak berritzen ari da udala.

Mariñelen itsasbideko (espigoiko) komun publikoak eraberritzen ari da Hondarribiko Udala, Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak jakinarazi duenez. Orain dela bizpahiru aste ekin zieten lanei, eta hil honen bukaerarako amaitutzat ematea espero du. 40.000 euroko diru saila bideratu du udalak komunak berritzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.