Euskal presoen aldeko elkarretaratzeak gaur berreskuratuko dituzte
Hainbat astetako etenaldiaren ondoren, gaurtik aurrera berriz ere Hondarribian mobilizatzen hasiko direla jakinarazi du Sare Bidasoak.
Buelta dira Hondarribian euskal preso eta iheslarien aldeko mobilizazioak. Hala jakinarazi du Sare Bidasoak sare sozialetan, eta zehaztu duenez, zenbait astetako geldialdiaren ondoren, lehen elkarretaratzea egingo dute gaur, San Pedro kalean, 20:00etan. Ostiralero leku eta ordu berean mobilizatzera deitu du taldeak.