COVID-19aren eremu gorritik atera da Irun
Hiriko tasa 499koa da, COVID-19aren larrialdi goreneko eremua mugatzen duen 500etik beherakoa. Hondarribian pixka bat hazi da tasa.
Irunen 100.000 biztanleko COVID-19aren tasa 499an jarri da. Hau da, eritasunaren kutsatze mailaren larrialdi egoera gorenaren muga den 500dik behera jarri da. Izan ere, atzo 17 kutsatu gehiago atzeman zituzten hirian, eta aurreko egunetako beheranzko joerari esker, jada 500dik jaitsi da tasa. Hondarribian sei positibo gehiago atzeman zituzten atzo, eta tasa pixka bat hazi da.
Osasun Sailak Bizkai, Araba eta Gipuzkoan koronabirusa atzemateko 9.656 proba egin zituen atzo (PCRak eta antigenoenak). Horietatik 632k eman zuten positibo, egindako guztien %6,5ek.
Jarraian, Bidasoko herrietako tasak, atzoko datuekin:
- Irun: 499,17 (asteartean 539,24).
- Hondarribia: 271,59 (asteartean 241,52)
- Gipuzkoa: 505,16 (asteartean 538,21)
Datu horiek gaur eman ditu Osasun Sailak txosten bidez. Agiri hori osotasunean ikusteko, klik egin hemen.