COVID-19aren eremu gorritik ateratzeko bidean da Irun
Atzoko datuekin, 600dik beherakoa da Irunen 100.000 biztanleko tasa. Hondarribian hiru positibo gehiago atzo, eta tasa pixka bat apaldu da.
Irun COVID-19aren larrialdi goreneko eremutik ateratzeko bidean da, atzoko datuekin (hamabi positibo gehiago jaso ziren) 587ra jaitsi delako bertako 100.000 biztanleko tasa. Hondarribian hiru kutsatu gehiago atzeman zituzten, eta tasak pixka bat beherago egin du.
Atzo, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan koronabirusa dutenak atzemateko 8.693 proba egin ziren (5.744 PCR, eta 2.949 antigenoenak). Horietatik 486k eman zuten positibo, %5,6k.
Jarraian, Bidasoko herrien tasen taula:
- Irun: 587,66 (igandean 619,38).
- Hondarribia: 289,31 (igandean 295,21).
- Gipuzkoako tasa: 575,02.
Osasun Sailak txostenean eman ditu datu horiek gaur. Hori osotasunean ikusteko klik egin hemen.