Udal taldeek adierazpen bateratua egin dute indarkeria matxistaren kontrako egunaren harira
Indarkeria matxista salatzeaz gain, hainbat konpromiso hartu dituzte udal taldeek indarkeria matxistaren kontrako eguna dela eta egindako adierazpen bateratuan.
- Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen eskubideak arreta prozesu osoaren erdigunean jartzea, haien beharrak eta eskaerak entzun eta aintzat hartuta, babeserako, arretarako, erreparaziorako eta berriz ez gertatzeko bermerako eskubidea bermatuko duten politika berriak diseinatzeko.
- Behaketa hobetzea, indarkeria egoeratan dauden emakumeen forma eta profil berriak hautemateko eta horien aurrean azkar jarduteko.
- Indarkeria matxistaren edozein formari aurre egiten dioten emakumeentzako arreta eta laguntza zerbitzuak mantentzea,hobetzea eta egokitzea, ikuspegi konpontzailearekin, erakunde bakoitzaren eskumenen esparruan.
- Emakumeen ahalduntzeari, gizontasun eredu berrien lanketari eta gazteen artean indarkeriaren prebentzioari laguntzeko programak bultzatzea, etorkizuneko indarkeria egoerak eragozteko funtsezko tresnak diren aldetik.
- Hondarribiko emakumeen eta gizonen arteko lehen berdintasun plana bultzatu eta egonkortzea, emakume kolektibo batzuek pairatzen duten zaurgarritasuna areagotzen dituzten desberdintasunen aurka borrokatzeko.
- COVID-19ren krisiak emakumeen pobretzean eta kalteberatasunean duen eragina aztertzea, laguntza jarduera espezifikoak diseinatu ahal izateko.
- Genero ikuspegia txertatzea enplegu galerak, diru sarrerak eta krisiaren beste eragin negatibo batzuk arintzeko neurrietan, zeinak eragin handiagoa izan duten emakumeengan, eta oztopo diren indarkeria matxistako egoeretatik ateratzeko.
- Erakundeen, udalen, foru aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza eta koordinazioa eskatzea, baliabideak bermatzeko eta beharrezko ekimen guztiak abian jartzeko, beren eskumenen esparruan.
Amaitzeko, herritarrei mugimendu feministak antolatu dituen “emakumeen aurkako indarkeriari” aurre egiteko mobilizazioetan parte hartzera dei egin diete.
Komunikatu osoa esteka honetan irakurri daiteke.