COVID-19agatik 21 positibo atzo Bidasoan, aspaldiko daturik baxuena
Hondarribiko tasa 400dik beherakoa da jada, eta Irunen mantsoago doa tasaren jaitsiera: atzo, Irunen 19 positibo gehiago, eta bi Hondarribian.
Beherantz doa COVID-19aren egunez eguneko eragina Bidasoan. Oraindik ere badira kutsatuak (atzo hemeretzi Irunen, bi Hondarribian), baina 100.000 biztanleko tasak kontuan hartzen badira, beheranzko joerak ez du izan etenik azken egunetan.
Ondoko koadroan, Hondarribiko eta Irungo tasak atzoko datuak aintzat hartuta:
- Irun: 759,61 (igandean 789,66).
- Hondarribia: 377,87 (igandean 401,49).
- Gipuzkoa: 826,69 (igandean 870,89).
Datu horiek eta beste hainbat Osasun Sailak gaur eman ditu, txosten baten bidez. Hori eskuratzeko klik egin hemen (PDF artxiboa da).