Politika arrazistak salatzeko elkarretaratzea egingo du bihar Harrera Sareak

Harrera Sareko kideek Kanariar Uharteetan jarri du fokua. Elkarretaratzea San Juan plazan egingo dute, 11:30ean hasita.

Joan den urtarrilaren 26an zirkulazio askatasuna exijitzeko egindako manifestazioan bildutako irudi bat.

Irungo Harrera Sareak politika arrazistak salatzeko elkarretaratzera deitu ditu irundarrak biharko (larunbata). 11:30erako prestatu dute bilkura, San Juan plazan.

Kanariar Uharteetan gertatzen ari denean jarri dute fokua Harrera Sarekoek. “Migranteekin eta kanariarrekin elkartasuna adierazteko” izango da biharko elkarretaratzea: “Migranteak itsasoan galdutakoak dira, eta kriminalak bezala hartzen dituzte. Faxistak hauspotzen ari dira”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.