COVID-19: 106 kutsatu azken hiru egunetan
Aurreko asteburuarekin alderatuta behera egin du kutsatutakoen kopuruak. Behera egin du 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko tasak Hondarribian, baina Irunen gora egin du azken horrek.
Bidasoan COVID-19arekin kutsatutako beste 106 herritar zenbatu dituzte azken hiru egunetan. Ostiraletik atzora arteko datuak ezagutarazi ditu Osasun Sailak gaurko txostenean eta horien arabera, Irunen 92 positibo hauteman dituzte (37 ostiralean, 32 larunbatea;n eta 23 atzo); Hondarribian berriz, hamalau (hiru ostiralean, zortzi larunbatean eta hiru atzo).
Aurreko asteburuarekin alderatuta behera egin du kutsatutakoen kopuruak. Behera egin du 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko tasak Hondarribian, baina Irunen gora egin du azken horrek.
Bidasoko herrien tasak, honakoak:
- Irun: 891,50 (ostegunean 831,40 )
- Hondarribia: 549,09 (ostegunean 572,71).
- Gipuzkoa: 1075,58 (ostegunean 1.113,36).
Osasun Sailaren gaurko txostena (atzoko datuei dagokiona) hemen irakur daiteke.