COVID-19: 41 positibo Bidasoan

100.000 biztanleko tasetan aldaketak izan dira: gora egin du Irunen, eta behera Hondarribian.

Bidasoan COVID-19agatik 41 kutsatu zenbatu dituzte azken orduetan Osasun Sailak argitara atera duen txostenaren arabera.  40 zenbatu dituzte Irunen eta 1 Hondarribian. Hondarribian beraz, nabarmen egin du behera kutsatuen kopuruak herenegungo datuei erreparatuta. Horren ondorioz, herri horietako 100.000 biztanleko tasetan aldaketak izan dira: gora egin du Irunen, eta behera Hondarribian.

Osasun Sailak txostenean bildu duenaren arabera, koronabirusa atzemateko 16.638 test egin zituzten atzo, eta 1.409 izan dira positiboak, %8,6.  Atzotik ia puntu batean igo da positiboen indize hori.

Bidasoko herrien tasak, honakoak:

  • Irun: 831,40 (astelehenean 823,05)
  • Hondarribia:  572,71 (astelehenean 608,14).
  • Gipuzkoa: 1.106,53  (astelehenean 1.101,37).

Osasun Sailaren gaurko txostena (atzoko datuei dagokiona) hemen irakur daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.