Urteroko lore eskaintza egin dute, Memoriaren Egunean
Iparralde hiribideko biktimen omenezko monolitoan bertaratu dira gaur udal talde guztietako bozeramaileak alkatearekin.
Gaurko (hilak 10) Memoriaren Egunaren harira, ohiko lore eskaintza egin dute Irunen, Iparralde hiribidean hain zuzen ere. Urtero bezala, Jose Antonio Santano alkatearekin batera ordezkaritza duten udal taldeetako bozeramaileak izan dira biktimen omenezko monolitoan. Lore eskaintza egin dute bertaratutakoek.