Lehen mailako pilota, ostiralean, Uranzu pilotalekuan
Eskuz eskuko txapelketaren final laurdenen bigarren partida jasoko du pilotalekuak, Irribarria eta Darioren artekoa.
Irungo Udaleko Kirol sailak jakinarazi duenez, ostiralean (hilak 13) lehen mailako euskal pilotaz gozatzeko aukera izango da Uranzu pilotalekuan. Izan ere, eskuz eskuko txapelketaren final laurdenaren bigarren partida jasoko du Irunek. Zehazki, Irribarria eta Darioren arteko partida jokatuko dute, 22:00etatik aurrera. Egungo egoera dela eta ezingo da harmailetatik jarraitu, baina ETB-1n zuzenean jarraitzeko aukera izango da.
Partida nagusiaz gain, beste bi neurketa jokatuko dituzte Uranzun, promoziozko txapelketarenak hain zuzen ere. Arteaga Zabalaren aurka ariko da, eta hirugarren partidan aldiz, Erasun Salaberriaren aurka.