Klara Olazabal, munduko zazpigarren
Santiagotarrakeko kirolaria Eslalomeko Munduko Kopan lehiatu da asteburuan, Paben.
Santiagotarrak elkarteko Klara Olazabal Paben izan da asteburuan, bertan jokatutako Eslalomeko Munduko Kopan parte hartzeko. Zazpigarren postuan sailkatu da azkenean irundarra, COVID-19agatik erabat ezohikoa bilakatu den proban. Izan ere, Ingalaterra edo Italia bezalako selekzio handiek huts egin dute aurtengoan.
Larunbateko sailkapen proban fin aritu zen irundarra, bederatzigarren postua eskuratuta, eta ondorioz, finalerdietarako txartela lortuz. Igandeko goizeko finalerdietan aldiz, sekulako jaitsiera egin zuen Olazabalek, sailkapenean lehenengo postua eskuratuta. Finaletan aldiz, ez zuen zorte handirik izan, zazpigarren postuan amaitu baitzuen txapelketa, bere taldekide Miren Lazkano eta Nuria Villarubiatik oso gertu) 51 segundo ehunetara gelditu ziren bata bestearengandik). Azken jaitsiera honetan 50 segundoko penalizazioa jaso zuten hiruek, eta erabaki horrek podiumetik jaitsi zituen hiru emakumeak.
Joan Crespo ere Paun izan da asteburuan, hori bai, ez nahi bezala. Izan ere, K-1 kategorian lehiatu zen Crespo. Sailkapen probetan eta finalerdietan hogeita sei eta hogeita bosgarren postuak eskuratu zituen Santiagotarrakeko kirolariak.