Jasotzeko edo eramateko janaria eskaintzen dutenen zerrenda, udalaren webgunean
Hiriko taberna eta jatetxeen zerrenda bat jaso dute atal berezi batean, establezimenduei bultzadatxo bat emateko asmoarekin.
Egun itxita dauden hiriko taberna eta jatetxeei laguntzeko proiektu berri bat abiatu du udalak. Irungo Udalaren webgunean atal berezia sortzeko bidean dira, eta bertan jasotzeko edo eramateko janaria eskaintzen duten establezimenduei tokia egin diete. Taberna eta jatetxe zerrenda bat egin dute, herritarrek eskura izan dezaten.
Telefonoa, webgunea, zerbitzua… Establezimendu bakoitzeko informazio zehatza islatu dute atal horretan. Oraindik zerrenda horretan agertzen ez direnak helbide honetara idatzi beharko dute, euren negozioa bertan azaltzeko.