Etxeko leiho eta balkoiak apaintzera deitu du Euskaraldiko lantaldeak
'Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan' esaldia daraman banderola erosteko aukera dago, Labore Txingudin edo Labe-Gorri okindegian, bost euroan.
Aurtengo Euskaraldia berezia izango denez, bereziki etxetik egin beharko dute ariketa soziala herritarrek. Horregatik, etxeko balkoiak eta leihoak apaintzera animatu ditu herritarrak Irungo Euskaraldiko lantaldeak. Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan esaldia daraman banderolak zintzilikatzeko deia egin dute. Labore Txingudiren egoitzatik (Uranzu kalea, 13) edo Labe-Gorri okindegitik (Foru kalea, 13) pasatuz gero, bost euroan eskura daitezke.