Dunboa anbulatorioan bilduko dira berriro, murrizketa eta pribatizazioen kontra
Azken asteetako mobilizazioekin jarraitzeko asmoa du herritar talde batek. Lehen arretarako baliabide gehiago inbertitzea exijituko dute bihar, hau da, «osasungintzaren inbertsioa BPGaren %7a gutxienez» izan dadila.
Bihar (hilak 11) irundarrak kalera aterako dira berriro, osasun sistema publiko duina exijitzeko beste behin. Azken asteetako mobilizazioei jarraipena emateko, elkarretaratzea egingo dute Dunboa anbulatorioan. Bertan, lehen arretarako baliabide gehiago inbertitzea exijituko dute, hau da, «osasungintzaren inbertsioa BPGaren %7a gutxienez» izan dadila. Horrez gain, murrizketarik eta pribatizaziorik ez dutela nahi oihukatuko dute.
«Bihar, berriz ere orain inoiz baino gehiago babestu eta indartu behar dugun osasun sistema publikoaren defentsan mobilizatuko gara», esan dute antolatzaileek sare sozialen bidez. Dunboa anbulatorioan bilduko dira, 19:00etan. Irundar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.