COVID-19: beste 43 kutsatu Bidasoan
Azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasan behera egin du Irunek eta gora, berriz, Hondarribiak.
Beste 43 COVID-19 kasu atzeman dituzte Bidasoan azken orduetan. Kutsatu gehienak, alde handiarekin, Irunen zenbatu dituzte 37 guztira. Hondarribian sei positibo izan dira, herenegungo kopuru bera errepikatu da.
Azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasan behera egin du Irunek eta gora, berriz, Hondarribiak.
14.039 test egin dituzte guztira azken orduetan Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta horietatik 1.310 %9,3 izan dira positiboak. Positibo horien kopururik handiena, 40-60 urte arteko herritarren artean hauteman dituzte azken orduetan, 529, zehazki.
Jarraian, azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko atzoko tasak (parentesi artean, igandekoak).
- Irun: 828,27 (igandean 829,73).
- Hondarribia:596,33 (igandean 584,52).
- Gipuzkoa: 1.093,28 (igandean 1.073,90 ).
Osasun Sailaren txostena hemen kontsulta daiteke.