Iaz jaiotako haurren omenezko zuhaitz landaketa bertan behera utzi du udalak
Urtero bezala aurreko urtean zehar jaiotako umeen omenez ospatu ohi den Zuhaitz Eguna izurriaren eraginez bertan behera uztea erabaki du udalak.
Iaz jaiotako haurren omenezko Zuhaitz Eguna bertan behera geratu da, Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak jakinarazi duenez. Izurriaren eraginez hartu du erabakia udalak: “Hasiera batean apirilean egiteko asmoa genuen, urtero egin ohi den moduan azken 25 urtean. Halere, orduan konfinamendu egoeran geundenez, udazkenera uztea erabaki genuen, egoerak hobera egingo zuelakoan”.
Egoerak, baina, ez du hobera egin, eta beraz, iaz jaiotako 120 haurren omenezko landaketa datorren urterako uztea hobetsi du udal gobernuak. Izurriaren bilakaeraren arabera, aztertuko du departamentuak 2021eko udaberrian egin ote daitekeen 2019 eta 2020 urteetan jaiotakoen Zuhaitz Eguna.