COVID-19 tasa apal beherantz Hondarribian, gorantz Irunen

Hondarribian koronabirusagatik kutsatuen zenbatekoa bederatzi pertsonatan hazi zen atzo, eta hogeita hamabitan Irunen. Hondarribiko tasak behera egin du.

Nahiz eta atzo Hondarribian COVID-19agatik bederatzi positibo gehiago atzeman,  100.000 biztanleko tasak behera egin du azken orduetan. Gorago joan da, ordea, Irunen: atzo, 32 positibo gehiago hauteman zituzten. Beheko koadroan daude tasen gaineko zehaztapenak.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 11.886 test egin ziren atzo (10.921 PCR eta 965 antigenoenak). Horietatik 1.120k eman zuten positibo, %9,4.

Jarraian dagoen koadroan, azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko atzoko tasak (parentesi artean, igandekoak).

  • Irun: 702,85 (igandean 689,49)
  • Hondarribia: 537,29 (igandean 555).
  • Gipuzkoako batezbestekoa: 972,68 (igandean 946,74).

Osasun Sailak datu horiek eta beste asko eman ditu gaur, txosten bidez. Beheko estekan klik eginda lor daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.