Puianako bidegorri berria, jada erabilgarri
340 metroko bidegorri berria eraiki dute Puianako biribilgunetik eskualdeko Ospitaleraino.
Cristina Laborda eta Borja Olazabal udal ordezkariak Puianan izan dira gaur, bertan amaitu dituzten obren gaineko xehetasunak aurkezteko. Bidegorri berria eraiki dute Puianako biribilgunetik (Letxunborro hiribidea amaitzen den zatitik) eskualdeko Ospitaleraino, autobus geltokiraino hain zuzen ere. 340 metroko bidea da eraiki dutena. Lehen zatia oinezkoen espaloia erabili dute, bi errailak bereizi dituzte, eta bigarren zatia aldiz, eremu berdean eraiki dute (200 bat metro).
Bidegorri zati berriarekin batera, zenbait hobekuntza egin dituzte bide osoan, hala nola, argiztapena edo oinezkoentzako sarbideak. 105.455,72 euroko aurrekontuarekin egin diote aurre obrari.
Gaurko agerraldia probestu du Olazabalek jada amaitzeke dagoen Letuxnborroko hiribideko bidegorri berriaren gaineko xehetasunak emateko. Soilik azken elementuak jarri behar direla zehaztu du. Bide honek Puianako biribilgunea Errota Bidearekin lotuko du, 800 metroko bidegorriarekin. Bizikleta zein oinezkoentzako bidea egokitu dute autoentzako errepidean.