COVID-19 positibo baten ondorioz BAZ bulegoa itxita egongo da gaur
Desinfekzio lanak burutu bitartean itxita egongo da bulegoa. Gaur hitzordua zutenei Udaltzaingoaren egoitzara joateko eskatu die udalak.
Biztanlearen Arreta Zerbitzua itxita egongo da gaur, Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez. COVID-19an positibo bat izan da langileen artean, eta beraz, desinfekzio lanak egiteko itxita egongo da bulegoa. Gaur hitzordua zutenei Udaltzaingoaren egoitzara joateko eskatu die udalak.