Hogeita hamar bat isun jarri ditu Udaltzaingoak azken zazpi egunetan
Gehienak 23:00etatik aurrera kalean egotegatik zabaldu dituzte, 18 isun guztira.
Irungo Udalak astero emandako datuei erreparatuta, azken zazpi egunetan (urriaren 26tik hilaren 1era bitarte) hogeita hamar zigor espediente inguru zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen, osasun neurriak ez betetzeagatik. Gehienak ezarritako ordutegia ez betetzeagatik izan direla zehaztu dute, hau da, 23:00etatik aurrera kalean egoteagatik. Lau zigor espediente musukoa ez eramateagatik izan dira, eta gainerakoak, kale zurruta egiteagatik (bost guztira).