Ezagutu zure hiria programa atzeratzea erabaki du Arma Plaza fundazioak
Osasun larrialdi egoera medio, hitzaldiak eta bisita gidatuak orain arte bezala egin ahal izateko baldintzak ez direla ematen adierazi dute fundazioko kideek.
Koronabirusak eragindako osasun egoera dela eta, Ezagutu zure hiria programa atzeratzea erabaki du Arma Plaza fundazioak. Hitzaldiak eta bisita gidatuak aurrera eramateko baldintzak ez direla betetzen uste dute arduradunek, eta beraz, dinamika eteteko erabakia hartu dute.
Urrian hastekoa zen Ezagutu zure hiriaren seigarren ekitaldia. Antolatzaileek urtetik urtera programak bereganatua duen “garrantzia” nabarmendu nahi izan dute. Hori dela eta, “ahalik eta lasterren” berreskuratzen saiatuko direla erantsi dute.