Azaroko kultur agenda ezagutarazi du udalak
Ekitaldien ordutegia aurreratzeaz gain, auditoriumera sartu aurretik tenperatura neurtuko dutela aurrerantzean jakinarazi dute.
Azaroko kultur ekitaldien agenda plazaratu du dagoeneko Hondarribiko Udalak. Hamaika dira hil honetarako aurreikusitako emanaldiak eta jarduerak, nahiz eta COVID-19 gaitzaren bigarren olatuaren bilakaeraren menpe egongo diren.
Hala, indarrean dauden neurri eta arau berriei jarraituz, ekitaldien ordutegia aurreratu du Kultur departamentuak etxeratze agindua betetzeko arazorik egon ez dadin. Era horretan umeei zuzendutako ekitaldiak 17:30era aurreratu dituzte, eta helduenak, berriz, 19:00etara.
Itsas Etxea auditoriumera sartu aurretik tenperatura hartuko zaiela herritarrei aurrerantzean ere erantsi dute Kultur arloko arduradunek.