Alarma egoerak ordutegia moldatzera behartu du Kabigorri
23:00etan itxiko dute, ostegunetik larunbatera. Afaria etxera eramateko aukera eskainiko dute.
Kabigorrin izango da eztabaida, 19:30ean. Alarma egoerak eguneroko jarduna baldintzatzera behartu du Irungo Kabigorri ateneoa. Arauk berriak direla eta, ordutegia moldatzeko erabakia hartu dute. Hala, ostegun eta ostiraletan 19:00etatik 23:00etara bertaratu ahal izango dira irundarrak, eta larunbatetan aldiz, 12:00etatik 23:00etara.
Ostiraletan trago bakoitzeko pizza puska bat eskainiko dutela iragarri dute Kabigorriko kideek, eta larunbat eguerdian (12:00etatik 14:00etara) ohiko pintxopotea egingo dutela. Horrez gain, afaria etxera eramateko aukera eskainiko dute. Bertan edo telefonoz eskatu beharko da, eta bertan jaso (eskaerak 20:00ak baino lehen egin beharko dira). Eskaerak 20:00ak baino lehen egin beharko dira, 943 635 333 telefono zenbakian.

