Seigarren garaipena eskuratu du Bidasoak
BM Logroñoren aurkako garaipenarekin, Asobal Ligako bigarren postuan kokatu dira irundarrak, 12 punturekin.
Garaipen garrantzitsua eskuratu zuen atzo Bidasoa eskubaloi taldeak Logroñon, BM Logroñoren aurka, Asobal ligako seigarren jardunaldian. Denboraldi ezohikoko seigarren garaipena izan zen atzokoa, 28-32 gailendu ostean. Hamabi punturekin, sailkapeneko bigarren postuan kokatu dira irundarrak, Bartzelonaren atzetik (14 ditu).
Neurketaren hasieratik markagailuan aldentzea lortu zuen Bidasoan, lehen zapi minutuetan bost goleko abantaila ezarri zuen. Lehen zatian joera hori mantendu zen, eta 13. minutuan partidako abantailarik handiena lortu zuten, zazpi golekoa. Atsedenaldira aldiz, bost goleko abantailarekin iritsi ziren.
Bigarren zatian ere joera mantendu zen, baina Jon Azkueren kanporaketak ia partidan norabidea aldatu zuen, izan ere, arbitroaren erabaki horren ondoren, beste lau taldekide ere kanporatu zituen. Minutu horiek probestu zituzten errioxarrek markagailuan gerturatzeko. Halere, irundarrek partidari eustea lortu zuten amaierara arte, amaierako lau goleko abantaila ezarriz.
Nabarmentzekoa izan zen Azkueren partida biribila, taldeko goleatzailerik onena izan zen, zortzi gol eskuratu zituen. Haren atzetik, Kauldi Odriozola eta Bartok izan ziren taldeko jokalaririk garrantzitsuenak, bakoitzak lau gol eskuratu zituen.
Asobal ligako hurrengo hitzordua larunbatean izango dute, Santanderren, Liberbank Cantabria Sinfin taldearen kontra (18:30ean).
Fitxa teknikoa: 32 – Bidasoa Irun (17+15). Ledo, Racotea (2, 1 p.), Zabala (2), Kauldi (4), Julen (5), Salinas (1), Azkue (8, 2 pen.); Crowley, Serrano, De la Salud (5), Tesoriere, Matheus, Bartok (4), Bonanno.