Hondarribia markatu dute gorriz
Hondarribiaren COVID-19 tasak gainditu du 500 langan eta gorriz margotutako udalerrien zerrendara pasa da azken orduetako datuen arabera.
Hondarribiaren COVID-19 tasak gainditu du 500 langan eta gorriz margotutako udalerrien zerrendara pasa da azken orduetako datuen arabera. Bidasoan, 42 kutsatu hauteman dituzte atzoko gauerdira arte, horietatik gehienak, 35, Irunen zenbatu dituzte, eta Hondarribian zazpi.
Goranzko joera ez da eten; tasak ere, gorantz jarraitzen du egiten.
Honakoak dira tasa horiek, atzoko datuekin (parentesi artean astearteko tasak).
- Irun: 619,38 (astelehenean 597,67 ).
- Hondarribia: 519,57 (astelehenean 490,05 ).
- Gipuzkoako batezbestekoa: 847,47 (astelehenean 811,07).
Osasun Sailaren txostena hemen kontsulta daiteke.