Domu Santu egunerako neurri bereziak hartu ditu udalak
Ahal den neurrian hilerrira bisitak aurreko egunetan egitea aholkatu du Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.
Igandean, azaroaren 1ean, ospatuko den Domu Santu egunerako neurri bereziak hartuko dituela Hondarribiko Udalak jakinarazi du Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak ohar batean. Ahal dela, gainera, kanposantura bisitak aurreko egunetara aurreratzea gomendatu du hautetsiak.
Bi langile egongo direla momentu oro laguntza emateko zein neurriak betetzen direla ikuskatzeko, erantsi du departamentuko arduradunak. Hilerriko sarreran, halaber, hartu beharreko neurrien gaineko kartel informatibo bat egongo da, eta hidrogela puntu ezberdinetan ere jarriko du udalak bisitarien eskura.
Hilerra sarbidea, bestalde, Gabriel Aresti kaletik (Abarka jatetxeko biribilgunetik) prestatuko dute, eta irteera, berriz, Torreko Aldapatik (Labreder ingurutik).
Jende pilaketak ekiditera eta osasun segurtasun arauak betetzera deitu du, azkenik, arduradunak.