Atzo bildu zen lehenengoz Garapen Jasangarrirako Batzorde berria
Batzorde mahai berri bat osatu berri dute, udalak abiatutako estrategia energetikoak betetzen direla bermatzeko.
Atzo (hilak 28) udaletxeak Garapen Jasangarrirako Batzordearen lehen bilera jaso zuen. Garapen jasangarriarekin eta trantsizio energetikoaren aldeko konpromisoa hartu zuten udaleko ordezkariek, baita ere abiatutako politika eta programak betetzen direla bermatzekoa.
Udalaren estrategia energetikoa betetzen direla bermatuko du batzorde honek, finean, hiri atsegingarriagoa bilakatzeko udalak abiatutako programa eta proiektu guztien gaineko jarraipena egingo du.
Batzorde honetan, Jose Antonio Santano alkateaz gain, Kale Garapeneko, Ekonomia eta Ogasuneko, Garapen Jasangarriko eta Mugikortasuneko, Udaltzaingoko eta Obra zein Bide Publikoko ordezkariak elkartuko dira. Horiekin batera, Txinzer-eko kideak ere izango dira.