Pandemiako infektatu kopuru handiena atzo Irunen, 52 positibo
Zenbaki horiengatik Irungo 100.000 biztanleko tasa nabarmen hazi da. Hondarribian, berriz, pixka bat behera egin du tasa horrek.
Martxoan Osasun Saila datuak ematen hasi zenetik, atzokoa da Irunen kasuan positiborik gehien jasotako eguna: 52 gehiago. Hondarribian lau gehiago atzeman dira azken orduetan.
Horrek eragin du Irungo 100.000 biztanleko tasa nabarmen haztea igandetik atzora: 525,89tik, 580,98ra jauzi egin du. Erne: Hondarribian, gutxi bada ere, behera egin du tasa horrek.
Jarraian, Irunen eta Hondarribian azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko tasa atzo datuarekin (parentesi artean, igandekoa):
- Hondarribia: 442,82 (igandean 454,63).
- Irun: 580,98 (igandean 525,89).
- Gipuzkoako batezbestekoa: 765,76 (igandean 739,41).
Osasun Sailak datu horiek eta beste asko bilduta dituen txostena zabaldu du gaur. Horren berri izateko, klik egin beheko estekan.